Coaching para quipos de alto rendimiento

Errendimendu handiko taldeak

Errendimendu handiko taldeak

Errendimendu handiko taldeak

Enpresa, ProgramakComments Off on Errendimendu handiko taldeak

Programa honen bidez taldeen emaitza eta lorpena areagotzen laguntzen dugu maila hauetan: sormena, inplementatzailea, produktibitatea edota ejekutiboa. Programa hau bereziki zuzenduta dago, taldearen emaitza ez denean norbanakoaren lanaren metaketaren parekoa.

“Errendimendu handiko taldeak” izeneko programan Belbin metodología erabiltzen dugu norbanakoen rol nagusiak identifikatzeko, eta haiekin batera, hobetzekoak direnak ere. Postua eta pertsonaren arteko egokitasuna neurtzen dugu, eta proiektuaren fase bakoitzean rolen konbinaketa egokia aukeratzen laguntzen dugu.

Belbin LogoProzesuak bi parte ditu. Batetik, persona bakoitzarekin bakarkako coaching saioak hobekuntza espezifikoa lantzeko, eta bestetik, taldeko bideratze-lana, bileretan eta talde-dinamiketan gauzatuko dena, denbora laburrean inpaktu handiko ekintzak ahalbidetzeko.

Metodología honekin, Coaching Factoryk taldekideen arteko lankidetza, autonomía-maila eta emaitza tangibleak ahalbidetzen du; bide batez, pertsonen efikazia areagotzen da, eta horrekin, taldekideen gogobetetasun-maila handitzen da.

Programaren iraupena gutxi gorabehera: 6-8 saio.

Comentarios cerrados..

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR