Liderazgo efectivo

Lidergoa

Lidergoa

Lidergoa

Enpresa, ProgramakComments Off on Lidergoa

Enpresek gaur egun, inoiz baino gehiago, líder onak behar dituzte. Helburuetara zuzenduta dauden liderrak, egin beharren eta pertsonen arteko oreka mantentzen dakitenak. Pertsonengandik onena ateratzen dakiten liderrak, motibazioa areagotzen dutenak, entzumena lantzen dutenak. Lider hauek sortzen duten giroari esker, emaitza parteen batuketa baino gehiago izatea lortzen dute.

“Lidergoa” izeneko programa honetan, Coaching Factoryk zein nolako lidergo mota nahi duen definitzen lagunduko diogu erakundeari. Bakarkako saioetan zein taldeko tailerretan, partehartzaileek eskuratuko dituzte lantalde bikaina lideratzeko gaitasunak. Izan ere, Coaching Factoryn badakigu erakundeko persona guztiek, karguduna zein ez, eskuratu eta garatu ditzaketela liderrren gaitasunak.

Coaching Factoryren metodologiari esker honako trebetasunak garatzea ahalbidetzen dugu: proaktibitatea, partehartzea eta helburuetarako bideratutako norabidea. Trebetasun guzti hauek ezinbestekoak dira gaur egungo aldaketei erantzuteko eta merkatuetan lehiatzeko.

Liderrak izan behar du enpresaren baliabiderik handiena, pertsonak efizientzia aldera mugitzeko. Coaching Factoryn giza baliabideetaz mintzatu beharrean, baliabidedun pertsonengan dugu fedea.

Programaren iraupena gutxi gorabehera: 6-10 saio.
|

Comentarios cerrados..

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR